Euskal Herriko Jardunaldi Feministetako programa prest dago

Euskal Herriko Jardunaldi Feministetako programa prest dago dagoeneko. Durangon, Euskal Liburu Azoka egiten den lekuan, izango dira azaroaren 1etik 3ra, ‘Salda Badago’ izenburupean. Talde Feministek 125 hitzaldi, eztabaida eta tailer proposatu dituzte. Parte hartzeko epea zabalik dago urriaren 7ra arte.

Azken jardunaldiak 2008an izan ziren, Portugaleten (Bizkaian). Euskal Herriko testuingurua asko aldatu da ordutik, baina «aktualitate handikoak» dira ekarpenak, azpimarratu dute antolatzaileek.

Hiru egunetan, bost ardatz nagusiren inguruan hausnartuko da: mugimendu feministaren erraiak; bizitzak eta agendak erdigunean jartzea; indarkeriarik gabeko bizitzak; gorputzak, burujabetza eta dekolonialitatea; eta sexualitateak. Azken egunean biltzar erraldoi batekin amaituko dira jardunaldiak.

Hauek dira ardatz bakoitzeko ponentziak:

Mugimendu feministaren erraiei begira

  • ‘Ipar Euskal Herriaren mugimendu feministaren genealogia bat’, PAF! Baiona
  • ‘Diversificando los feminismos’, Sare Lesbianista
  • ‘Futurologías derivadas del movimiento feminista’, BEA
  • ‘Feminismo gitano’, AMUGE
  • ‘Mugimendu feminista motor, neska gazteak erregai’, EginDezagunTopa
  • ‘Eraldaketa baterako eraiki dezagun’, Bilgune Feminista
  • ‘La pertinencia de seguir defendiendo el sujeto-mujer: De identidad de género a generando identidad’, Lanbroa
  • ‘Mov. Feminista’, Emakume Internazionalistak
  • ‘Borrokak elkar Gurutzatu denok aske izan arte/Articulación de luchas hasta que todas seamos libres’, EH Emakumeen Mundu Martxa

Indarkeriarik gabeko bizitzak eraikitzen

  • ‘El movimiento feminista contra las violencias machistas frente al feminismo institucional’, Emakume Internazionalistak
  • ‘Justizia feminista eztabaidagai’, Justizia feminista Mintegia
  • ‘5 urte enkaputxatuak’, Farrukas
  • ‘Repensar la violencia sexista’, Medeak

Gorputzak eta Sexualitateak

  • ‘Bollera subjektua. Erronkak, aliantzak eta estrategiak’, BALA
  • ‘Transmisoginia en espacios feministas’, OZEN
  • ‘Gorputzaren zilegitasuna mintzaide politiko gisa’, Medeak
  • ‘El horno está para bollos’, Sare Lesbianista
  • ‘¿Qué ves cuando me miras?’, Elkartean-Fekoor

Dekolonitatea

  • ‘Las alianzas entre migradas, racializadas y autóctonas para un movimiento feminista de Euskal Herria antirracista’, AMAR
  • ‘Sin privilegios no hay opresiones ni blanqueamientos ni  apropiaciones’, Red de Mujeres Racializadas
  • ‘Descolonización y despatriarcalización desde las feministas bastardas’, Garaipen
  • ‘Decolonizar el feminismo’, Raízes
  • ‘Visibilizando los feminismos árabes y musulmanes’, Ahizpatasuna
  • ‘Mariposas descolonizándose dispuestas a la transformación’, Mujeres del Mundo

Gure bizitzak erdiguneratzeko agenda partekatua eta burujabetzak

  • ‘Genero problematikaren hausnarketa eta aurrera begirako erronkak’, Itaia
  • ‘Mujeres y pensiones, una gran injusticia histórica’, Oneka
  • ‘Politizar los cuidados, mojarnos, desentramparlos y emanciparlos para tejer común’, Trabajadoras no domesticadas
  • ‘Agroekofeminismoa: elikadura burujabetza eta feminismoak eskutik’, Etxaldeko Emakumeak
  • ‘Bizitza erdigunean jartzea burujabetza kontua da’, EH Bilgune Feminista