Euskal feminismoaren oraina eta etorkizuna emakumeen asanbladetatik ikusita

Durangoko Jardunaldi Feministek mugimenduaren aurrera begirako pausuak zehaztu zituzten. Jardunaldietan bertan eztabaidatu zenaz gain, antolatzaileek herriko asanbladetara eta taldeetara jo zuten, Euskal Herriko egoera politiko, ekonomiko eta soziala kontuan izanda, aurrerantzean Mugimendu Feminista nola antolatu eta osatu behar den zehazteko.

Feminismoak hedapen ikaragarria lortu du azken urteotan eta estrategia berriak garatzeko beharra ikusten du. Mugimendua anitza eta askotarikoa da. Beraz, ezinbestekoa da zerk batzen gaituen definitzea eta komunean eraiki nahi duguna adostea.

Horri buruz hausnartzeko prozesu parte hartzaile bat egin zen zenbait herritan. Guztira 22 herri eta hiritara -gehienak Gipuzkoa eta Bizkaikoak- hedatu zen ekimena. Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberutik ezin izan zen ekarpenik jaso. Bai, ordea, Hendaiatik. Euskal Herriko Neska Gazteak-ek ere esku hartu zuten.

Hauek dira galderak eta eman ziren erantzunak:

Zer da zuentzako, zuen hiri-herriko mugimendu feminista? Nortzuk osatzen dute?

-Orokorrean, talde feministek. Egitura zabal eta anitzeko koordinadorak eta asanbladak antolatzeko ahalegin berezia egin da herri askotan.

-Talde mistoetako kide feministek ere bai

-Ezaugarriak: elkarguneak, zaintzarako espazioak, harrera lekuak, toki seguruak, hausnarketa bideratzeko guneak

Mugimendu Feministaren erronkak eta lehentasunak:

-Saretzea, komunitate feminista kohesionatua lortzeko bidean

-Antolatzeko eta parte hartzeko modua: militantzia ereduak, lidergoa, arduren banaketa, norbere zaintza eta proiektuan bertan ere elkar zaintzea.

-Aniztasunaren kudeaketa: ardura sortzen du, kontziente garelako oso desberdinak garela. Botere harremanak identifikatu nahi ditugu, ardurak deszentratu eta gatazkak kudeatzeko bitartekoak ipini.

-Jarraikortasuna eta konpromisoa: militantzia feminista

-Ahalduntzea eta formatzea

-Agenda partekatua, izan mugimendu feministaren barruan kokatzen diren talde feministen artean, izan bestelako eragile eta mugimenduetan feminismoa zehar lerro gisa landu dadin.

-Aitortza: Mugimendu Feminista mintzaide politiko eta erreferentziala izatea

-Espazio propioak lortzea lehentasuntzat jotzen da. Besteak beste, Emakumeen Txokoak aipatzen dira

Aukerak:

-Zilegitasuna: borroka feministak azken urteetan zilegitasu handia lortu du

-Indarra daukagula ikusten da, belaunaldi asko biltzen dituen mugimendua delako eta azken urteetan gazte asko hurbildu direlako

-Aldaketa: Errotiko aldaketa emango bada, feminismotik izango dela ere argi daukagu

-Askotarikoak eta anitzak izatea beste aukera bat bezala ikusten da, gero eta anitzagoa da eta mugimendua

Aliantzak:

-Mugimendu feministarekin; orokorrean talde feminista guztiekin

-Askotariko emakume kolektiboekin

-LGTBIQ+ mugimenduarekin

-Herri mugimendu eta mugimendu sozialekin: feminismoa ardatz dutenekin eta antikapitalista eta antiarrazistak direnekin

-Erakunde publikoekin: berdintasun teknikariekin bereziki

Beldurrak:

-Erradikaltasuna galtzea. Diskurtsoak deskafeinatzeko beldurra edo feminismoa moda bat izatea eta pasatzea

-Instituzionalizazioa

-Taldeen osasuna

-Aniztasuna kudeatzeko gaitasuna

-Belaunaldien arteko talka

Indarguneak:

-Komunitatea. Sare zabala osatzen dugu. Autoestima irautzailea daukagu, indarra, ilusioa eta gaitasuna

-Esperientzia, erreferentzialtasuna. Belandualdien arteko mugimendua izanik errodajea eta presentzia daukagu eta horretan sinisten dugu

-Antolatzeko moduetan horizontaltasunaren nahia eta horretarako bitartekoak ipintzeko gai garela ikusi dugu

-Mobilizaziorako gaitasun itzela daukagu