Etxeko langileen lan-baldintzen berdintasuna eskatzeko mobilizazioa

Etxeko langileak, euren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Bilboko Lan Ikuskaritzaren egoitzaren aurrean mobilizatu dira, LABek deituta, etxeetan ere esku har dezala eskatzeko.

Mariana Urcuyok adierazi duenez, “LABeko etxeko langileen atal sindikalean gure eskubideak lortzeko eta gure sektoreko lan-baldintzak parekatzeko borrokan jarraituko dugu. Nahikoa da etxeko langileen aurkako hainbeste esplotazio eta bidegabekeriaren aurrean ezikusiarena egitea”.

Sektore honetako lan-baldintzak arautuko dituen EAEko Hitzarmen Kolektibo baten negoziazioaren hasiera publiko egin eta urtebetera, “uko egiten diote etxeko langileok eskubide osoko langiletzat aitortzeari, hori lortzeko bideak ixten dizkigutelako”, salatu du sindikalistak.