Emakumeek Egindako Zinemaren 9. Karabana online izango da

Emakumeek  Egindako Zinemaren 9. Karabana ‘Zinemagileen artean’ gaur hasiko da eta ostiralera arte iraungo du, Kultura Communicación y Desarrollo KCD-GGKEk antolatuta. Egungo egoera dela eta online izango da streaming bidez.

Antolatzaileek esan dutenez, guztira 8 pelikula proiektatuko dira: 4 film luze, film ertain bat eta 2 film labur. Gainera, ‘Emakume mugituentzako partaidetzako bideo-tailerra’ emaitza ere egongo da ikusgai. Bost zinema-zuzendarik zuzenean komentatuko dituzte euren lanak eta ibilbidea.

Klikatu hemen programa eta filmak ikusteko.