AZAROAK 30 | BILBO
Emakumeak eta Artea: itzaletatik argitara

Eguna: Azaroak 30. 19:30-21:00
Lekua: Deustuko Unibertsitateko Paraninfoa

Antolatzailea: Behotsik

‘Emakumeak eta Artea: itzaletatik argitara’ kontzertuak emakumea taula gainean jarriko du. Historian zehar, musikaren munduan ere, emakumea bigarren maila baten egon izan da beti, nahiz eta bere garrantziak eta kalitateak beste leku bat merezi duen. Horregatik, aspaldiko eta gaur egungo musikariak ekarri nahi izan ditugu kontzertu honetan. Anne Dudley, Florence B. Price, Rachel Portman, Lady Gaga, Pinar Toprak eta Lisa Gerrarden musika joko dugu, eta Nerea Alberdi eta Paula Olaz euskal konpositore gazteak gurekin izango ditugu beraien obrak zuzentzeko.

Baina dena ez da musika izango. Emakume artista ere presente egongo da, eta kontzertuan zehar emakume gehiago igaroko dira oholtzatik, bakoitza bere artea erakutsiz: pintura, dantza… Pixkanaka iragarriko ditugu nortzuk egongo dira gurekin.

Fair Saturday mugimenduaren baitan

Fair Saturday artistek eta kultura-elkarteek garatutako kultura eta giza izaerako mugimendu globala da. Artista eta kultura-elkarte hauek azaroaren azken larunbatean modu masiboan jardungo dira ekitaldi bakoitzarekin GKE edo proiektu sozial bat bultzatuz.