Emakume zientzialarien komikia

Emakume zientzialariei buruzko komiki bat egin da, Sevillako Unibertsitatearen Berdintasun Sailak bultzatuta. ‘Emakume zientzialariak: iragana, oraina eta etorkizuna’ du izenburu. Raquel GU (Raquel Garcia Ulldemolins) izan da marrazkilaria.

Ekimen honek emakume zientzialarien ekarpena aldarrikatzea eta nesken artean bokazio zientifikoak bultzatzea du helburu. Eragileek etxebizitza eta eskola askotara hel dadin nahi dute.

Hemen klikatuz dohainik deskarga daiteke