AZAROAK 17-19 | @ZOOM
Emakume Sortzaileak 2020

Azaroaren 17a, 18a eta 19a, 19:00etan.
Saioak zoom bidez izango dira

Erronka zaharrak eta berriak Covid-19aren garaian: ekarpenak feminismotik.

Aurten, Emakume Sortzaileak programak aipatu nahi izan du COVID-19aren krisi epidemiologikoa izaten ari den une historikoa. Horretarako, hiru aditu gonbidatu ditugu, hainbat ikuspegitatik KRISI honi lotutako kontuak landuko dituztenak; izan ere, osasun arloko krisia bada ere, ekonomiari, gizarteari, balioei, ingurumenari, politikari, zainketeei eta abarri eragiten die.

Krisi sistemiko hori ekofeminismoaren ikuspegitik lantzeaz gain, krisiak haurrengan eta haien zaintzaile nagusiengan (gehienbat, emakumeak) duen eraginaren berri emanen dugu, eta, halaber, biztanlerien beldurra-segurtasuna-kontrola hirukotea aplikatzearen gaia aztertuko dugu, baita askatasunen eta eskubideen galera ere.

Azaroaren 17a, 19:00etan
Yayo Herrero
Antropologoa, ingeniaria, irakaslea, ikertzailea eta aktibista ekofeminista.
Begirada ekofeministak, bizitzaren kontrako gerra alderantzikatzeko.

Egiturazko krisi bat igarotzen ari gara, ekonomia eta politika bereizi baitira lurraren eta gorputzen materialtasunetik. Aldatzeko propo- samenak aztertuko ditugu ekologismoaren eta feminismoaren ikuspuntuetatik.
(Inskripzioa) 

Azaroaren 18a, 19:00etan
Amaia Bacigualupe
Irakaslea eta Osasun Publikoko Doktorea. Faktore sozialek osasunean duten eragina aztertzen egiten du lan, genero eta feminismoren ikuspegitik.
Konfinamenduaren eragina haurrengan eta haien zaintzaile nagusiengan (gehienbat, emakumeak).
Etxeko konfinamenduak eta eskola ikasturtearen etenak haurren zein gurasoen osasunean eta ongizatean izan zituzten ondorioak aztertuko dira, baita eskolak berriro zabaltzeari buruzko egungo eztabaida ere.
(Inskripzioa)

Azaroaren 17a, 19:00etan
Nuria Alabao
Kazetaria eta Antropologiako Doktorea. Ctxt.es aldizkariko feminismo ataleko koordinatzailea.
Beldurra eta eskubideen murrizketa Covid-19aren garaian: ekarpenak feminismotik.
COVID-19ak eragindako emergentzia egoerak berekin ekarri du biztanleriek ohiz kanpoko kontrol neurriak hartzea. Zer ekarpen egiten dizkio feminismoak eskubideak eta askatasunak babesten dituen segurtasun kontzeptu berri bati?
(Inskripzioa)

INFORMAZIO GEHIAGO