22 emakume hil ditu aurten indarkeria matxistak

22 emakume hil ditu aurten indarkeria matxistak, Estatu Espainiarreko Berdintasun Ministerioaren datuen arabera. Bik baino ez zuten aurretik salaketa jarri. Eraildakoetatik hamasazpik harreman afektiboa zeukaten erasotzailearekin. Gainontzeko bien kasuetan bikotekide ohia zen hiltzailea edo banatzeko prozesuan zeuden. 997 emakume hil dituzte 2003ko urtarilaren 1etik, erregistroa zabaldu zenetik. Biktimen arretarako telefonoa 016 da. Fakturan ez du arrastorik uzten baina ezabatu egin behar da deien erregistrotik. Emakunderen baliabideen gida kontsulta daiteke beste zerbitzu batzuetara jotzeko. Hau da orain arteko hildakoen zerrenda aurten:

 

Urtarrila

2019-1-3
Laredo (Kantabria)
Rebeca Alexandra Cadete, dominikarra, 26 urtekoa. Senargai Tomás Maestre Ramírezek 20 labankadaz erail zuen. Bikotea banatzeko prozesuan zegoen. Hilketa emakumearen etxean gertatu zen. Emakumeak Dominikar Errepublikan bizi den 5 urteko ume bat zeukan. Egoera irregularrean zegoen.
2019-1-12
Fuengirola (Malaga)
Leonor Muñoz González, 47 urtekoa, bere bikotekideak, Federico Sáenz de Tejadak, labankadaz hil zuen euren 16 urteko semearen aurrean. Hilabete batzuk zeramatzaten bananduta. Hildakoak 10 sastakada baino gehiago zeuzkan. Hiltzaileak bere burua defendatu nahi zuela argudiatu zuen zirkunstantzia aringarri gisa. Buruan kolpe bat baino ez zeukan.
2019-1-13
Lantzarote
Romina Celeste Nuñez, 25 urtekoa, urtarrilaren 2an desagertu zen. Senarrak, Raúl Díaz Cachonek, salaketa jarri zuen zazpi egun pasa eta gero. Urtarrilaren 13an emaztea hilda aurkitu zuela, horrek izutu egin zuela eta ondoren gorputza itsasora bota zuela esan zuen. Hilotza ez da azaldu (ez dago zerrenda ofizialean). Gorputza laurdenkatu egin zuela pentsatzen dute ikertzaileek. Ezkondu baino bi egun lehenago emakumeak bikotekidea zalatu zuen tratu txarrak jasaten ari zelako. Gizona espetxean dago orain.
2019-1-14
Toreno (Leon)
95 urteko emakume bat hil zen senarrak, adin berekoak, hiru egun aurretik emandako kolpeen ondorioz. Biak erresidentzia batean bizi ziren. Gizona atxilotu egin zuten.
2019-1-17
Zaragoza
Rebeca Santamalia Cáncer, 47 urtekoa, Salvador Calvoren etxean eraila aurkitu zuten. Gizonak 14 urteko espetxe zigorra bete zuen bere emaztea hil ondoren 2003an. Santamalia abokatua izan zen eta dirudienez, ordutik amodiozko harremana zuten. Eraileak, 50 urtekoak,  bere buruaz beste egin zuen. Abokatua 14 urteko mutil baten ama zen.
2019-1-26
Dos Hermanas (Sevilla)
Rosa Romero Rueda, 69 urte. Emilio Verdugo senarrak, 68 urtekoak, aizkoraren kirtenarekin bortizki kolpatu zuen hil arte. Ondoren 112ra eta alabei deitu zien berria emateko.
2019-1-30
Reus (Tarragona)
Kelly M. Q., 17 urte, ekuatoriarra. Mutil-lagun Mauriciok, dominikarrak, 19 urtekoak, lepoa moztu zion eta gero leiho batetik botata suizidatu egin zen.

Otsaila

2019-2-3
Tenerifeko Santa Kruz
María Rosa Concepción Hernández, 60 urtekoa, bikotekideak eta ilobak aldi berean, 58 urtekoak, bortizki kolpatu zuen hil arte. Gonzalo S. C. zuen izena gizonak eta lasaigarriak hartu zituen ondoren bere buruaz beste egiteko asmoz. Emakumeak tratu txarrak pairatu zituen urte askotan.
2019-2-8
Alcala de Henares (Madril)
Daría Oliva Luna desagertu egin zen 2017ko urrian 20 urte zituenean. Mutil-lagun Manuel Moreno Agudok, 42 urtekoak, bizkarrean bi labankadaz erail zuen eta gero hilotza laurdendua izozkailu batean gordeta eduki zuen.
2019-2-9
Planes (Alacant)
Sheila Chazarra Moyano,  29 urte. Bikotekide Jorge Balaguer Catalak, 34 urtekoak, kolpatu eta lepoa moztu zion. Hiltzaileak suizidioa zela irudikatu zuen. Emakumeak 5 seme-alaba zituen, bat gizon horrekin.

Martxoa

2019-3-8
Madril
Estrella Domínguez Menéndez, 63 urte. Senar Luis Díaz-Pintadok,  81 urtekoak, eskopeta batekin tirokatu zuen eta ondoren arma berarekin bere burua hil zuen.
2019-2-9
Estepona (Malaga)
Gloria Tornay Naranjo, 58 urte. Geoffrey Eltonek, senarrak, 55 urteko britainiarrak, 10 labankadaz  erail zuen  euren 15 urteko semearen aurrean.
2019-3-10
Valga (Pontevedra)
María Jesús Aboy, 43 urtekoa. Senarrak, Javier Bello Ferreirósek, 46 urtekoak, eskopeta tiro batez hil zuen eta ondoren bere burua hil zuen.
2019-3-26
Loeches (Madril)
María, 29 urtekoa eta peruarra. Senarrak, 47 urteko jatorri berekoak, labankadaz hil zuen eta ondoren bere buruaz beste egin zuen. Alabak, 11 urtekoak, hilotzak topatu zituen gurasoen logelan. 5 urteko beste seme bat zuten.

Apirila

2019-4-2
Rojales (Alacant)
Alacanten hiru ordu zeramatzan bikote atzerritarrak. Gizonak emakumea kolpeka hil zuen. Lagun batek poliziari deitu zion eta hiltzailea atxilotu zuten.
2019-4-2
Santa Ursula (Tenerife)
María Soledad Bobet Castro, 47 urte. Kiskalita hil zen ustezko auto istripu batean. Kotxea aurkitu eta ordu batzuetara bere bitotekidea, Juan Carlos Alfonso, 53 urtekoa, atxilotu zuten. Emakumeen gorputzari, gasolinaz busti ondoren, su eman zion. Gero kotxea zutoin baten kontra bete betean jo zuen auto istripuaren itxura emateko.
2019-4-7
Ulldecona (Tarragona)
Nelea S., 26 urtekoa eta moldabiarra, otsailaren erdialdean desagertu zen. Bere mutil-lagunak, jatorri berekoak eta 22 urtekoak, aitortu zuen hilketa. Hilotza zelai batean aurkitu zuten bortizkeria zantzuak zituela. Hiltzailea bera izan zen desagerpena salatu zuena.
2019-4-11
Puerto Rico (Kanaria Handia)
Suediar batek bere emaztea, 42 urtekoa eta jatorri berekoa, kolpeka hil zuen. Gizonak 112ra deitu zuen laguntza eskatzeko.
2019-4-20
Olot (Girona)
Cesar izeneko polizia batek Irene, 44 urteko neska, bere erreglamentuzko pistolarekin buruan tiro eginez erail zuen. Emakumearen alaba batek aurkitu zuen hilotza. Polizia bere buruaz beste egiten saiatu zen. Denbora gutxiko harremana zeukaten.
2019-4-24
Adeje (Tenerife)
Shylvia, 39 urtekoa, eta bere seme nagusiena, 10 urtekoa, erailda agertu ziren kobazulo batean. Seme txikienak ihes egitea lortu zuen. Txangozale batzuek umea topatu zuten negarrez, ‘shock’ egoeran 5 ordu noraezean ibili ostean. Aita, Thomas, alemaniarra, atxilotua izan da.

Maiatza

2019-5-4
Parla (Madril)
Juana U.M., 47 urtekoa, bere bikotekide ohiak erahil zuen kolpeka eta 9 labankadaz. Hiltzaileak urruntze agindua zuen baina berriro ere hildakoarekin bizi zen. Biktimak salaketa asko jarri zituen. Izan ere, Polizia Nazionalak otsailean atxilotu zuen hiltzailea urruntze agindua apurtu ondoren. Magrebiarra da eta Polizia bere bila dabil.
2019-5-9
Torre Pacheco (Murtzia)
Marco Vinicio ekuadortarrak, bere bikotekidea María Lourdes Mantilla, jatorri berekoa, erahil zuen —ito egin zuen— Torre Pachecon (Murtzian). Poliziak aireportuan atxilotu zuen. Bere herrialdera bueltatzeko asmoa zuen. Emakumeak oraindik 10 bat urte egin zen salaketa tratu txarrengatik baina momentu honetan ez zuen babes neurririk.

 

Utzi erantzuna