Emakume bat erailda Iruñean

Gizon batek emakume bat erail du arma zuriz Ermitagañako taberna batean. ‘Eraso sexistarik ez, autodefentsa feminista!’ lelopean, mugimendu feministak elkarrateratzeak antolatu ditu gaur arratsalderako hainbat herri eta hiriburuetan. Laugarren erailketa da aurten Euskal Herrian.

Iruñean 20:00etan egingo da elkarretaratzea udaletxearen aurrean; Bilbon, 19:00etan, Arriagan; Donostian, 19:00etan, Boulevarren, eta Gasteizen, 19:30ean, Andra Marin.