Egin dezala dar-dar patriarkatuak

Covid-aren murrizketak alde batera utzita emakume askok eta askok hartu zituzten kaleak M8ko manifestazioetan. Bai Euskal Herriko hiri eta herrietan, bai beste leku batzuetan, 2020ko bezalako parte hartzea  lortu zuten deialdiek.

Mugimendu abolizionistako zutabeak egin ziren Hego Euskal Herriko martxetan, zeinetan zaintza sistema publikoaren eraikuntza aldarrikatu zen. Itaiak, emakume marxisten erakundeak, deialdi bereiziak egin zituen ‘Emakume langileok askatzeko sozialismoa eraiki!’ lelopean.

Estatu espainarreko hiri batzuetan bi manifestazio antolatu ziren, bata abolizionista eta agenda feminista aldarrikatu zuena eta bestea hainbat borroka bildu zituena.

Gerraren kontrako garraxiak eta pankartak ere egon ziren hainbat lekutan.

Bilbo.

Zaintza langileak Bilbon.

Bilboko zutabe abolizionista.

Gasteiz.

Iruñea.

Iruñeako zutabe abolizionista.

Donostia.

Hendaia.

Barakaldo. ARGAZKIA: ARGITAN

Durango.

Itaiako manifestazioa Durangon.

Zornotza.