Eduki feminista duten 8 uda ikastaro programatu dituzte euskaraz

Bai Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU-UPV) bai Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eduki feminista duten 8 ikastaro programatu dituzte euskaraz hurrengo asteetarako. Lehenengoak 4 ikastaro elebidun eskeiniko ditu eta bigarrenak 4 euskaraz. Gainera, unibertsitate publikoak horrelako beste 7 ikastaro emango ditu gaztelaniaz.

Euskarazko ikastaroen zerrenda (UEU):

Prozedura feministak ikerketan. Ezagutza eta komunitatea.

Hizkuntza hautuen eta generoaren arteko gurutzaketa arnasguneetan

Ekofeminismoak konpos(t)atzen Euskal Herrian.

Emakumeak euskal kooperatibismoan.

Elebidunak (EHU):

Justizia ildo feministan IV. “Sólo Sí es Sí” Legea

Emakumeen lidergo eraldatzaleak berdintasunezko gizarte bat lortzeko

Euskal eta irlandar idazleak indarkeria osteko garaian: Komunitate eraldatuak

TopaGune: Sexualitateak emakumeen ikuspuntutik

Indarkeria futbolean: arrazoiak, diagnostikoa eta aurre egiteko aukerak