EAEn Oinarrizko errenta unibertsala ezartzeko sinadura bilketa hasi da

10.000 sinaduraren bila! Irailaren 18an, larunbata, Bilbon, Donostian eta Gasteizen ekitaldiak egin ziren sinadurak biltzen hasteko  Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) oinarrizko errenta ez-kondizionala ezartzeko asmoz  legegintzako herri-ekimen (LHE) bat aurkeztu ahal izateko.

Errenta hori pobrezia amaitzeko eta pertsona guztientzako eskubideetan aurrera egiteko tresna bat dela uste dute kanpainaren bultzatzaileek. On-line atxikitzeko aukera ere badago.

Eustaten datuen arabera, 2019an diru-sarrerak bermatzeko prestazioak jasotzen zituztenetatik 28.411 gizonak ziren eta 38.097 emakumeak. Baina diru-laguntzen iraupenari dagokionez emakumeen zenbatekoa bikoiztu egiten da. Hasieratik hamar urte pasatu eta gero, 2.721 gizonek eta 5.895 emakumek oinarrizko errenta jasotzen jarraitzen dute. Emakumeen pobrezia ibilbide luzekoa da.

Helburuak

Bilbon, Donostian eta Gasteizen egin zituzten ekitaldietan lau hilabeterako helburuak  ehentasunak azaldu zituzten:

  1. Proposamenarekin ahalik eta herritar gehienengana iristea eta baldintzarik gabeko oinarrizko errentaren ezarpenari buruzko eztabaida abiaraztea gizarte-erakunde gehienekin.
  2. Herri ekimenaren aldeko ahalik eta sinadura gehien biltzea, eta horrek Eusko Legebiltzarra indar handiagoz presionatzea erraztuko du.
  3. Legebiltzarreko taldeekin eztabaidari ekitea, ekimema lege-proiektu gisa izapidetzea ahalbidetuko duen gehiengoa lortzeko.

Ekitaldi horien ondoren, proposamenaren aurkezpenak egingo dira herri, auzo eta erakundeetan, informazio-hitzaldiak egingo dira eta prestatu den materiala (triptikoak eta kartelak) banatuko da.

Sinadurak bi formatutan bilduko dira:

– On line, https://rentabasica.eus/web-orriaren bidez, eta https://sinatu.rentabasica.eus eta https://firma.rentabasica.eus domeinuetan.

– Paperean, sinadurak biltzeko mahaiak, egunero hainbat herri eta auzotan jarriko dira.

50 erakundek baino gehiagok egin dute bat LHErekin eta funtsezko ekarpena izango da herritarrei kanpaina eramateko.