E28k antiarrazakeria azpimarratuko du Donostian

LGBTIQ+ harrotasuna ospatzeko Donostian egiten den kultur jaialdia  antiarrazakeriako ikuspegitik egingo da lehen aldiz, SOS Arrazakeriak antolatuta, Kiki House of Anunnakirekin elkarlanean.

Arrazakeriaren kontrako elkarteak bat egin du ekainaren 28an EHGAMek, TBMk eta Gehituk deitutako manifestazioan parte hartzeko deialdiarekin. Data horrek 1969ko Stonewalleko istiluak oroitarazten ditu. Bertan, New Yorkeko auzo bateko komunitate anitzek poliziaren indarkeria arrazista, homofobo eta gatazkatsuari aurre egin zioten.

Informazio gehiago, hemen.