IKASTAROA ONLINE 
‘Deriba konfinatuak, ongi bizitze feministarantz’

Ondarroako Emakumeentzako Jabekuntza Eskolako ikastaroak ere, egoera berrira egokitu eta jarraipena izateko apostua egin dugu. Hauexek dira datorren astetik aurrera izango ditugu ikastaro eskaintzak:

1. DERIBA KONFINATUAK, ONGI BIZITZE FEMINISTARANTZ. Amaia Perez de Orozco eta Silvia Piris Lekuonarekin. Izen ematea zabalik!

Konfinamendu garai berrietara egokituz, tailer hau birplanteatu dugu. Lehen, zein alternatiba eraikitzen ari garen elkarrekin pentsatzea proposatzen genizuen, itotzen gaituen sistema honi eta bizitza erasotzen ari den ekonomia honi aurre egiteko. Gaur, galdera horiei berriro heldu nahi diegu, koronabirusa izaten ari den “errealitate kolpetik”. Zer eragin du kapitalismo heteropatriarkalak gure bizitzetan (orain pandemiarekin larrituta, baina urrunetik zetozenak)? Nola ari gara bizimodu txar horiei alternatibak eraikitzen (gaur egun ere, bizi dugun egoerari aurre egiteko moduari oso lotuta?)?

Topaketa birtualak eta bakarkako lana uztartzen dituen ikastaroa izango da. Apirilaren 14tik maiatzaren 5era. Topaketa birtualak: martitzenetan, 17:00etatik 18:30era.

Izena emateko eta informazio gehiagorako: telefonora deituz edo idatziz (664 54 73 67), edo emailez (etxelila@ondarroa.eus).