MAIATZAK 13 | BILBO
Miren Agur Meabe eta Eraul

Miren Agur Meabe eta Eraul

Eguna: 2019ko maiatzaren 13a | 19:30
Lekua: Teatro Arriaga Antzokia (Bilbo)

Ezusteko topaketa zoragarria. Hitz propioek bere kantuetan aurkeztutako lurraldeez gain bestelakoak ezagutzeko grina dela eta, Asier Beramendi Miren Agur Meaberen idatziez baliatuko da doinu eta zubi berriak eraikitzeko, batek daki nora heltzeko.

Meabek hainbat testu argitaragabe eskainiko ditu, memoriari eta bere kezka poetikoei hauspoa emanez. Oroitzapenak esatea da xedea, asmatu behar badira ere. Ezen, norbaitek esan bezala, gure bizitzaren hezurdura ez dute soilik eratzen garbi gogoratzen ditugun gertaerak, ahaztu ezin edota ahaztu nahi ez ditugunak baizik, erre ezin ditugunak.

Miren-Agur-Meabe

Utzi erantzuna