CNTk kontziliazio neurriak eskatu zituen langile baten kaleratzea salatu du

Leioako Carrefour Expressek kontziliazio neurriak eskatu zituen langile bat kaleratu du, CNT-k salatu duenez. “Lan abusu kasu argia da eta, aldi berean, genero diskriminazioa”, ohartarazi du sindikatuak.

Langileak Leioako Carrefour Express saltokia kudeatzen duen Supermercados Montañeses SL enpresan lan egiten zuen. CNTk prentsa ohar batean azaldu duenez, 2019ko uztailean langileak kontziliazio eskubideei heldu zien bost hilabete lehenago jaio zen alaba zaintzeko eta etxetik gertu zegoen Gallartako supermerkatuan lan egitea eskatu zuen.

Gaur epaituko da

Bertarara joan zen eta 2019ko azaroaren 2an seme-alabak zaintzeko lanaldi murriztuarekin hasi zen.2019ko abenduaren 21ean Gallartako supermerkatua itxi egin zuten, baina ez zioten jakinarazi trasladoa egin aurretik”, CNTk azpimarratu zuenez.

Enpresa honek hiru supermerkatu ditu martxan (Txurdinaga, Basauri eta Leioa), eta langilea horietakoren batean birkokatzea espero zen. Gainera, kaleratzearen ondoren, enpresak kartelak jarri zituen langile berriak topatzeko, sindikatuaren esanetan.

Epaiketa gaur izango da. Sindikatuak kaleratzearen baliogabetasuna eskatuko du.