Castillo Suárezek euskaltzain sarrera-hitzaldia irakurri du

Castillo Suárez idazlea 2022ko irailaren 30ean izendatu zuen Euskaltzaindiak euskaltzain oso eta joan den larunbatean irakurri zuen sarrera-hitzaldia Altsasun, jaioterrian.

Euskaltzaindiak adierazi duenez, “maitasunaren botanika izeneko hitzaldian bere bizitzan eragina izan duten poema liburuak izan ditu gogoan Castillo Suárezek. Euskal poesia garaikidetik hainbat liburu eta egile hautatu ditu, eragina izan dutenak berarengan eta bere idazkietan”.

Hitzaldian zehar Miren Agur Meabe, Leire Bilbao, Amaia Lasa, Jose Luis Otamendi, Harkaitz Cano, Jon Gerediaga, Igor Estankona, Rikardo Arregi Díaz de Heredi eta Bernardo Atxagaren poemak hautatu ditu, bere bizipen pertsonalekin eta landareekin kateatu dituenak.