Bilboko mugimendu feminista mugen kontrako nazioarteko ekintzara gehitu da

Europako Mundu Martxak mugen aurkako ekintza feminista antolatu du Nizan (Frantzian) biharko. Bilbo Feminista Saretzen koordinakundea deialdira gehitu da baina bizkaiko hiriburuan bertan izango da ekitaldia.  Uribitarten, Sirgeren eskulturaren ondoan, 11:30ean biltzeko dei egin du.

Aurretiaz grabatutako mezu batean antolatzaileek zera nahi dute:

-Lehertzen, zatitzen eta kanporatzen gaituzten mugak apurtzea

-Bizitzeko eta elkarbizitzeko modu berri bat sortzea

-Giza eskubideak defendatzen dituztenekiko jazarpena amaitzea

– Sasoiko produktuak biltzen dituzten emakumeak esplotaziotik eta bortxaketetatik askatzea

-Ertamerikako mugetan biolentzia, gose eta desberdintasunaren karabanak salatzea

-Baldintza duinak zaintza eta ehuntze-lanak egiten dituztenentzat

Abortatzen dutenei eta sexualitate ez normatiboa dutenei ezarritako kartzela zigorra salatzea

Kometak, kolore eta forma askotakoak

Ekintzaren sinboloa kometak izango dira, kolore eta forma askotakoak, “elkarrekin hegan egin dezaten migrazioaren kriminalizazioaren aurka”. Komunikatu batean, Europako Mundu Martxak, 2015etik europako mugak ixteko politika indartu dela eta migrazioa are kriminalizatuago dagoela deitoratu du. “Schengen espazioa etengabe indartzen ari da erbestera behartutako pertsonen errepresioa. Mugak ixteak indarkeria mota guztiak eta ekonomia mafiosoak garatu besterik ez du egiten”, azpimarratu dute.

Mugikortasuna kriminalizatzeko politika horiek bereziki “emakumeei, lesbianei eta trans pertsonei eragiten diete, migrazioaren % 54 delako Europan”. Gainera, “ibilbidean zehar, ordena patriarkalarekin bat ez datorren pertsona oro indarkeria sexistaren jomuga da”. Ekintzaren bidez, ezkutatuta geratzen den egoera ikusgarri egin/bistaratu  eta “politika horiek” gaitzetsi nahi dituzte.

Klikatu hemen Ongi Etorri Errefuxiatuak-ek ateratako komunikatua irakurtzeko.