Bi greba egun Bizkaiko esku-hartze sozialaren sektorean

Bizkaiko Gizarte Esku-hartzearen sektoreko langileek maiatzaren 24an eta 25ean 2 greba egun egingo dituztela iragarri dute. Era berean, hurrengo maiatzaren 16an mobilizazioak deitu dituzte urte eta erdi baino gehiago hitzarmena berritu gabe egon ondoren. ELA, CCOO, LAB eta ESK sindikatuen babesa dute.Urte eta erdi baino gehiago daramate hitzarmena berritu gabe.

Aldarrikapenak hauek dira: KPIaren gaineko soldata-igoerak; arrisku psikosozialak eta babes bereziko jarduerak aitortzea; lan-baldintzen funtsezko aldaketak amaitzea; asteko 35 orduak ezartzea; bajen osagarriak % 100ean izatea; ordezkapenak lehenengo egunetik egitea; enpleguaren egonkortasuna; berdintasun-planak eta hobekuntzak egitea kontziliazioaren arloan.