IRAILAREN 2RA ARTE 
‘Berdintasunerantz Bideratuta’ argazki lehaiketa

Estella-Lizarrako Udaleko Berdintasun Batzordeak ‘Berdintasunerantz Bideratuta’ 20. Argazki Lehiaketa deitu du, emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunean sentsibilizatzeko.

Irudiak aurkezteko epea irailaren 2ra arte egonen da zabalik, eta hiru sari emanen dira: 350 euro (lehen saria), 250 euro (bigarrena) eta 150 euro (hirugarrena). Era berean, akzesitaren bat baloratu ahal izanen da irabazleen artean bertako pertsonarik eta/edo emakumerik ez badago.

Argibidea: Igualdad.berdintasuna@estella-lizarra.com