Berdintasun-sustatzailearen figura azpimarratzeko elkarte berri bat sortu da

Euskal Autonomia Erkidegoan gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko elkarte berri bat aurkeztu berri da Barakaldon. Nicolas Larburu Lanbide Heziketako Zentroan Genero Berdintasuna Sustatzeko prestakuntza aitzindaria egin duten emakumeek osatzen dute kolektiboa.

Elkartearen izena Eusbersus da eta berdintasun-sustatzailearen figura ezagutarazi eta baliarazi nahi dute, “gizarte toleranteago, anitzago eta bidezkoagoaren bila”.

Eusbersusen lehen ekitaldia duela egin batzuk antolatutako jardunaldi bat izan zen. Ekitaldian hezkuntzan, hirugarren sektorean edo gizarte-mugimenduetan erreferenteak diren emakumeek parte hartu zuten. Beatriz Ugartek, Elena de la Herak, Txefi Rocok eta Janire Villoriak genero-ikuspegia zeharka txertatzearen garrantzia azpimarratu zuten, gizartean benetako berdintasuna eta justizia soziala lortzeko.

“Berdintasun erreala”

Elkarteko lehendakariak berak, Allende Sa Aguirrek nabarmendu zuen “feminismoak zeharkako ardatz” izaten jarraitu behar duela gure eguneroko praktikan, eta “eremu publiko zein pribatu oro kutsatu” behar duela, “berdintasun erreala lortzeko”.

Eusbersusek eskaintzen dituen zerbitzuak aholkularitza, formakuntza, hitzaldiak edo esku-hartzeak, salaketak eta sensibilizazioa eta kontzientziatzioa dira. Jardunaldian hainbat baliabide aurkeztu zituzten, besteak beste, sortu duten gida profesional bat.