MARTXOAK 13 | DURANGO
Berbaldia: ‘Nik sinesten dizut’ Samara Velterekin

Eguna: Martxoak 13. 18:00etan
Lekua: Andragunea. Durango

Durangoko Andraguneak Samara Velteren ‘Nik sinesten dizut’ liburuaren inguruko berbaldia hartuko du barikuan, hilak 13, arratsaldeko 18.00etan hasita, Martxoaren 8rako prestatutako egitarauaren baitan. Velte kazetari eta idazle zarauztarrak eskainiko duen solasaldia Andraguneko Euskarazko Irakurketa Taldeko Marisa Barrena koordinatuko du.