‘Batupoteoa’ Donostian ‘San Tontolin’ ospatzeko

Donostiako Emakumeen Etxeak borrokan jarraitzen du egoitza handiagoa lortzeko eta ekimenen artean ‘batupoteoa’ antolatu dute ‘San Tontolin’ eguna ospatzeko.

Azaldu dutenez, bihar, 19:00etan, etxearen aurrean elkartuko dira eta jai giroan, aldarriak eta leloak zabalduko dituzte kaleetan zehar. Mozorroturik etortzera gonbidatzen dute.

Emakumeen Etxeko Batukada taldeak urtero ospatzen du ‘San Tontolin’ eguna. Oraingoan argi utzi nahi dute ez dutela printze urdinik edo maitagarrien ipuinek erakusten duten maitasunik behar, “guk sare eta elkargune feministak ehuntzeko aukera ematen digun egoitza duina nahi dugu!”, garrasi egingo dute.