EKAINAK 15 | ONLINE 
Aurkezpena: Deriba Feministak

Datorren astelehenean, ekainaren 15ean, 18:00etan, zuzenean Zoom-en eta TantakaTVren FBn Derivas Feministas proiektua aurkeztuko dugu. Colectiva XXK-k eta OMALek bultzatua, Ememe Proiektu-en ilustrazioak eta Alborde Films-en bideoak ditu.

50 feminista bizkaitar baino gehiago, kaleak eta zelaiak ibiltzera atera ginen erantzunen bila. Ulertu nahi genuen nola eragiten digun “gauza eskandalagarri horrek”, zer esan nahi duen bizitza erdigunean jartzeak edo nondik hasi subiranotasun feministak eraikitzen… Elkarrekin egin ditugun ibilaldiei “deriba” deitzen diegu.

Zuzenean jarraitu dezakezue aurkezpena: Zoom | Facebook