OTSAILAK 11 | LEIOA 
Asanblada feminista Leioako campusean

Eguna: otsailak 11. 13:00etan
Lekua: GKZ-ko 24. gela, Leioako Campusean

Otsailaren 11n, asteartean, egingo dute Leioako neska* ikasleek campusean talde feminista bat sortzeko lehen eraketa asanblada.

Azaroaren 25eko ekimenen ostean, Leioako neska* ikasleak martxan jarri dira. Talde feminista bat eratzeko asmoz dabiltza eta horretarako lehen eraketa asanblada bat iragarri dute. Otsailaren 11n, asteartean, GKZ-ko 24. gelan elkartuko dira, eguerdiko 13:00etan.

Indarkeria matxistaren aurkako egunean hainbat ekimen egin zituzten Leioako Campusean; besteak beste, unibertsitate heteropatriarkalaren aurrean autodefentsa feminista aldarrikatuz. Hezkuntza feminista gizartea eraldatzeko tresna gisa ulertuta, bestelako unibertsitate eredu baten alde lan egiteko  apustua ere agertu zuten.

leioako-neska-ikasleak-eraketa-asanblada-kartelapng