Alokairu-sabelak, Ukrainako lotsa

Covid 19 konfinamenduak irudi zirraragarriak sortu ditu. Baina, beharbada, harrigarrienetako bat Kieveko (Ukraina) hotel batean bildutako alokairuko sabeletatik jaiotako hamarnaka umerena izan da. Irudi lotsagarriok herrialdeko erakundeak inarrosi ditu.

Mykola Kuleba Ukrainako Adingabearen Defendatzaileak sabelen alokairua debekatzea eskatu du. Bere esanetan, praktika hori ez dago araututa eta haurren eskubideak urratzen ditu. “Emakumeen esplotazioa ahalbidetzeaz gain, negozio pribatuak bultzatzeko eta helduen beharrak asetzeko” balio duela uste du.

Haurdunaldi subrogatuaren egoera legala askotarikoa da munduan. Herrialde batzuetan subrogazio altruista eta komertziala baimenduta daude, besteak beste Errusian, Ukrainan, Indian, Hegoafrikan eta Estatu Batuetako zenbait estatutan. Beste herrialde batzuetan, subrogazio altruista baino ez da legezkoa. Estatu batzuek erabat debekatu dute, esate baterako Espainiak, Frantziak, Italiak eta Suitzak. Ukraina sabela alokatzeko tokirik merkeenetako bat da.

«Haurren online denda»

Kulebaren esanetan, alokairu-sabelen negozioak “ukrainar haurren kontrolik gabeko salmenta sustatzen du atzerrian”. Gainera, “haurra amarengandik urrun jaiotzea naturaren aurkakoa da”.

Ukraina “haurren nazioarteko online denda” bihurtzea eta jarduera kontrolik gabe egitea kritikatu zuen: “Ez dakigu Ukrainak zenbat haur ‘hornitzen ’dituen horrela”, aitortu zuen Kulebak.

Azpimarratu zuen, halaber, estatu bakar bat ere ez dagoela behartuta haurrak ‘produzitzera’, batez ere atzerriko familientzat, eta, beraz, “subrogazio komertzialaren aurka” agertu zen, “haurra merkantzia bihurtzea” delako.

Kieveko hotel batean ‘biltegiratutako’ alokairu-sabelen bidez jaiotako haurren irudiak sare sozialetan biderkatu zirenean, Liudmyla Denisova Ukrainako Herriaren Defendatzaileak egoerar iberehala erantzuteko eskatu zien ordena publikoko agenteei. Ukrainako Gizarte Politikako Ministerioak ere gai honen inguruko politika nazionala garatzeko beharra azpimarratu du.

Kanpaina feminista

Sabelak alokatzeko negozioak esponentzialki hazten jarraitzen du, emakumeen gorputzaren esplotazio basatiaren eta giza eskubideen eta haurraren aurkako erasoaren kontrae giten dutena hots feministei jaramonik egin gabe.

Egunotan kanpaina bat jarri da martxan Ukrainako presidente Volodymyr Zelenskyri sabel-alokairu industrian haurrekin eta emakumeekin egiten diren merkataritza mota guztiak debekatzeko. Klikatu hemen sinatzeko.