‘30 emakume ahaztezin’ erakusketa, Bilbon ikusgai

 ‘30 emakume ahaztezin’ erakusketa Bilboko Erriberako merkatuan ikusgai egongo da irailera arte, Gasteizko Abastos azokan egon ondoren. Erakusketa Emakundek antolatu du, eta hogeita hamar akuarela biltzen ditu.

Elena Ciordia artistak historiako emakume euskaldunak erretratatzen ditu, hainbat diziplinatan nabarmendu direnak: literatura, bertsolaritza, pintura, argazkigintza, kirola, musika, fisika, politika, etab. Erretratuak ikus-entzunezko material eta beste elementu batzuez osatzen dira, emakumeen bizitzari buruzko informazio zabalagoa eskaintzeko.

Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidaren hitzetan, “luzaroan izan duten errekonozimendu faltak ikusezin egin ditu kasu askotan emakumeak, mundua ezagutzen dugun bezala eraikitzen ekarpen handia egin duten arren. Erakusketa honek guztiak omendu nahi ditu nabarmendu zirenak, baina, aldi berean, hain aitortuak izan ez direnak” ere bai.

Herrietako erreferenteak

Horrela, historiako beste emakume askok izendatuak eta omenduak izatea merezi dutela jakinik, erakusketak espazio bat eskaintzen du euren oroimena berreskuratzeko.

Erakusketaren bisitariei emakumeen izen gehiago ematea eta euren historia kontatzea proposatzen die: edozein eremutan nabarmentzen diren emakumeak, beren herrietako erreferenteak, baita haien familietakoak ere. Ekarpen hori #mujeresinolvidables #emakumeahaztezinak traola erabiliz egin ahal izango da sare sozialetan.

Emakundek argitaratutako ‘30 emakume ahaztezin-30 mujeres inolvidables’ liburuan ere jasota daude erakusketako emakumeak.